Mankomunitateak lurpeko edukiontziak aldatuko ditu hilaren 15etik 21era
2021/09/10
08:44
eta kitto!
Debabarreneko Mankomunitateak eskualdeko 52 lurpeko edukiontzi aldatuko ditu eta lurrazalekoak jarri Mallabian, Ermuan, Elgoibarren, Mutrikun eta Eibarren. Lanak astelehenean hasiko dituzte Mallabian, eta Eibarren hilaren 15etik 21era egingo dituzte aldaketak.
Aldaketarekin lurpeko edukiontzien kopurua murriztuko da, “hauen mantentzeak dakarren gastua txikitzeko eta herritarrei lurpeko edukiontzien konponketek sortzen dizkieten eragozpenak ekiditeko”, Mankomunitatearen arabera. “Helburua da hondakin bilketaren eraginkortasuna handitzea, mantentze gastuak murriztea, zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta eskualdeko gaikako bilketa hobetzea”, gehitzen dute.
Mankomunitateak 151.673 euro bideratu zituen iaz lurpeko edukiontzien konponketara eta 89.078 euro mantentze lan prebentibora. “Mekanismo mekaniko eta elektronikoen bidez funtzionatzen dutenez, hezetasunarekin erraz hondatzen dira. Ondorioz, konpontzen diren bitartean lurrazaleko hainbat edukiontzi jarri behar izaten dira eremu berean, lurpeko batek jasotzen duen hondakin kopuru bera jaso daitekeela bermatzeko. Herritarrei eragozpenak sortu ohi dizkie honek, espazio publikoko leku asko hartzen baitute konponketa lanek eta, askotan, denboran luzatzen direlako”, azaltzen dute.
Aldaketak hobekuntzak ekarriko ditu praktikotasunean, Mankomunitatearen ustez. “Lurpeko edukiontziak garbitzeko lan osasuneko protokolo zehatz bat aplikatu behar izaten da eta honek garbiketa denbora nabarmen luzatzen du. Lurrazalekoekin aldiz, Mankomunitateko langileek hondakinen bilketan denbora gutxiago emango dute, azkarrago egiten baita, edukiontziak irisgarriagoak direlako, besteak beste. Honek beste hondakin batzuk ere jasotzeko aukera zabaltzen du, herrien garbiketa integrala egitea bermatuz (edukiontzi irlak, etab.)”, diotenez.