Mankomunitateak puntu garbiak ipini ditu kalean, hainbat material birziklagarri biltzeko
2019/01/15
11:24
eta kitto!
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak edukiontzi berezi batzuk ipini ditu kalean, ohiko edukiontzietan laga ezin diren eta gaur egun garbigune batera eraman behar diren material birziklagarriak biltzeko. Asmoa Debabarreneko herritarrei hondakinak lagatzeko erreztasunak ematea dela adierazi dute arduradunek. Eskualdeko udalerrietan horrelako 12 puntu garbi ipini dituzte, horietako hiru Eibarren: Egogain kalean, Tiburtzio Anitua kaleko 4an eta Urkizu pasealekuko 7-9an.
Edukiontzi berezi hauetan zer bota daitekeen bertan adierazita dago, idatziz eta irudiekin lagunduta. 8 kutxa txikietan honako hauek bilduko dituzte:
Eta 6 ontzi handietan (80/120 l.), berriz, beste hauek:
Edukiontzi berezi hauetan zer bota daitekeen bertan adierazita dago, idatziz eta irudiekin lagunduta. 8 kutxa txikietan honako hauek bilduko dituzte:
- Telefono mugikorrak.
- CDak eta DVDak.
- Bonbillak.
- Aerosolak.
- Bateria txikiak.
- Pilak.
- Telefono-kargagailuak.
- Erradiografiak.
Eta 6 ontzi handietan (80/120 l.), berriz, beste hauek: