Manuel Iraolagoitiak Korta saria jasoko du
Datorren asteko martitzenean, azaroaren 25ean Gasteizen banatuko dituzten Korta Sarietan errekonozimendua egingo diote Manuel Iraolagoitia enpresari eibartarrari, aurtengo sarituak izateko aukeratu dituzten Teodoro Cid Chamorro, Xabier de Irala Estevez eta Ricardo Garate Kruzelegirekin batera. Manuel Iraolagoitia Oregik (Eibar, 1938) Armeria Eskolan ikasi zuen eta 1963an, Juan Marcos Lopez de Gereñu eta Alberto Eibarrekin batera automoziorako lanak egiten dituen Microdeco enpresa sortu zuen. Iraolagoitiak bere enpresa ibilbidean behin baino gehiagotan jaso du errekonozimenduren bat. Azken aldian eman dizkioten sarien artean, 2013an eskuratu zuen Europako EFQM saria dago. Korta Saria emanda, Eusko Jaurlaritzak lau gizonei enpresa arloan egindakoaren garrantzia aitortu eta eskertu nahi die.