Mapfre Fundazioak babesten dituen 'Accedemos' enplegurako laguntzen XIII. deialdia aurkeztu dute
Accedemos Enplegurako Laguntzen XIII. deialdia aurkeztu dute Mapfre Fundazioak eta Eibarko Udalak. Mapfre fundazioak babesten duen Accedemos laguntzen deialdiaren bidez, 450 laguntza emango dira estatu mailan, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako lan-kontratu mugagabe berrietarako. Hilean 515 euro emango dira lanaldi osoko kontratuetarako, eta 310 euro lanaldi partzialeko kontratuetarako (gutxienez 20 ordu), gehienez ere bederatzi hilabeteko iraupenarekin. Deialdia aurreikusitako laguntzak eman ondoren amaituko da, edo, bestela, 2024ko ekainaren 30ean.
Deialdi honetarako baldintza espezifikoak ezarri dira, langile berria kontratatzen den lantokiaren ingurune geografikoaren arabera; hala, 30.000 biztanle arteko herriei dagokienez, laguntzak jaso ahal izango dituzte 9 enplegatu arteko enplegatzaileek (aurreko urteko batez besteko plantilla) eta 18 urtetik gorako enplegatu berriak kontratatzen dituztenek. Edizio honetan, langabetuak ez ezik, ikasketak amaitu eta lan-merkatuan sartzear diren pertsonak ere kontratuko dira.
Aurten, lehen aldiz, hitzarmena eskatzeko eta sinatzeko izapide guztiak modu digitalean egingo dira, eta, horregatik, beharrezkoa izango da enplegatzaileak eta enplegatuak sinadura digitalaren ziurtagiria edukitzea, Fábrica Nacional de La Moneda y Timbre izeneko entitateak emana.
Deialdiaren oinarriak ikusteko HEMEN SAKATU.