Mari Errauskinen antzerkirako moldaketa aurkeztuko du Glu Gluk bihar Coliseoan
2019/12/20
10:34
eta kitto!
Umeendako (3-9 urte) Mari Errauskin antzezkizuna eskainiko du bihar 17:00etan Glu Glu antzerki konpainiak Coliseo antzokian. Klasikoetan klasikoa den Mari Errauskinen ipuinaren moldaketa honetan printzesen ipuinari buelta eman nahi izan diote: gelako liderra eta eskolako printzesa sentitzen den ume bat izango da protagonistetako bat eta, betiko martxan, kantuak eta dantzak tartean direla, familia osoarentzat aproposa den komeria aurkeztuko dute. Lanaren egilea Galder Perez da eta zuzendaria Maitane Zalduegi Viar. Antzezleak, berriz, Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Sara Barroeta, Jon Casamayor eta Ugaitz Alegria / Iñaki Maruri dira. Sarrerak 5 euro balio du.