Maria Cano Garcia da Urbat IKE-ren 25. urteurrenaren logo lehiaketaren irabazlea
Logoak Urbatek 25 urte hauetan izan duen historia, balioak eta nortasuna islatzen dituela dio epaimahaiak
2025/12/16
16:00
eta kitto!
Urbat IKE-k 25 urte beteko ditu 2026an eta urteurren berezirako logo lehiaketa jarri du martxan klubak. Hainbat lan jaso ditu eta epaimahaiak Maria Cano Garciaren lana saritu du. “Logo hau urteurren berezi honetan klubaren irudi nagusia izango da, Urbatek 25 urte hauetan izan duen historia, balioak eta nortasuna islatuz”, diote klubetik.
Datorren urtean zehar urteurren berezia ospatzeko ekintzak egingo dituzte eta ekintza honekin eman diete hasiera ospakizunei. “Klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten pertsona guztiei, aurkeztutako lanen maila oso altua izan baita, eta erabakia hartzea ez da erraza izan”, aitortzen dute.