Maria Lejarraga izango da ‘Emakumeen Istorioak’ saioaren protagonista martitzenean Andretxean
2025/12/10
15:40
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Abenduaren 16an, 17:00etan, Andretxeko ‘Emakumeen Istorioak’ programaren saio berrian Maria Lejarraga idazle eta politika-erreferentea omenduko dute.
Maria Lejarraga maestra, idazlea, errepublikarra eta 1934an Granadako diputatu sozialista izan zen. Bere garaian emakume batek liburuak idaztea ez zegoenez ondo ikusita, hainbat lan senarraren izenarekin argitaratu zituen —Gregorio Martínez Sierra—, eta feminismoaren aitzindaritzat hartzen diren testuak idatzi zituen, besteak beste ‘La mujer moderna’ eta ‘Cartas a las Mujeres de España’.
Lejarraga emakumeen eskubideen eta askatasunaren aldeko defendatzaile sutsua izan zen, eta haren ibilbideari buruz hausnartzeko eta ezagutza partekatzeko aukera egongo da saioan.