Marie de Jongh konpainiak "Bo Jauna" taularatuko du Coliseo antzokian urtarrilaren 20an
2024/01/11
10:51
eta kitto!
Marie de Jongh konpainiak, publiko guztientzako testurik gabeko antzerkian espezializatua “Mr Bo/Bo Jauna” eskainiko du Eibarren, Coiseo antzokian, urtarrilaren 20an. Jokin Oregik zuzenduta, pieza berri honek maskara eta clowna uztartzen ditu eta hitzik gabeko ikuskizuna da, aurrekoen ildo beretik “Amour” edo “Izar”.
Hiru zerbitzariak ohituta daude Bo jaunak dioen guztia betetzera. Nagusia txikia zenean, zerbitzariek “Ez!” esateko aukera izan zuten, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da, mendekotasunekoa, baina halako batean aukera berri bat sortzen da “Ez!” esateko.
Antzezleak: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza.
Familiarra – 3 urtetik aurrera l euskaraz 50 min.
Sarrera: 5 € - *Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.