Markel Alberdi igerilariak sasoiari eutsi nahi dio Mundialean parte hartu ondoren

Markel Alberdi igerilariak sasoiari eutsi nahi dio Mundialean parte hartu ondoren
2013/07/30 00:00
eta kitto!

Eibarko igerilariak abuztuan Kanariar Uharteetan jokatuko diren Espainiako txapelketa absolutuetan zentratuko da herenegun igeriketako Bartzelonako Mundialetan parte hartu eta gero. Aurten Bidasoa XXI taldean diharduen Markel Alberdik libre estiloko 4x100 metroko erreleboko bigarren txandan hartu zuen parte eta, "esperientziaz asko gozatzen" badihardu ere, Espainiako ordezkariek ez zuten zorte handirik izan, deskalifikatu egin baitzituzten. Eibartarrak sasoi betean dagoela dio eta horrela jarraitzea espero du Espainiako txapelketaraino. Bitartean Bartzelonan jarraitzen du disfrutatzen eta munduko onenengandik ikasten.