“Marketing Day” antolatu du Ekingunek biharko
2019/06/12
09:16
eta kitto!
Ekingune elkarteak antolatuta, bihar (ekainaren 13an) “Marketing Day” izenekoa egingo dute Ipuruan, Eibar Kirol Elkartearen lokaletan, 09:00etatik 13:30etara. Asier Elorriagak (Linked in Branding) eskainiko duen saioa enpresa txiki eta ertaineri zein ekintzaileei zuzendutakoa izango da. Linkedin-en inguruko tailerrean, besteak beste, salmentak hobetzeko aplikazio horri etekina zelan atera ahal zaion erakutsiko dute.