Markos Gimenoren “101 letrakartel” aurkeztuko dute gaur Ermuan
2024/01/23
11:01
eta kitto!
Gaur arratsaldeko 18:30ean Ermuko Infreñu tabernan aurkeztuko dute Joseba Sarrionandiak egindako Markos Gimenoren inguruko “101 letrakartel” liburua. Ekitaldian Iratxe Ugalde ere egongo da, egilearekin batera. Markos Gimenok ehundaka, milaka, palindromo asmatu edo eraiki zituen. Joseba Sarrionandiak horietariko 101 aukeratu ditu. Liburu horretan palindromo bakoitzak interpretazio grafiko bat izango du. Liburua, beraz, palindromoaren, irudiaren eta Joseba Sarrionandiaren testuaren arteko narrazioa izango da. Esteban Montoriok parte hartu du ere liburuaren edizioan eta diseinuan.Liburua 24 eurotan saltzen da.
2018an hil zen Markos Gimeno Vesga ermuarra artista polifazetikoa eta hitz-joko egilea izan zen. Sormenerako gaitasun handiko gizona, ukitu umoretsu eta ironikoz jantzi zituen bere ekoizpenak.