Markos Untzetak bere seigarren diskoa aurkeztuko du datorren astean
2022/09/28
13:18
eta kitto!
Markos Untzeta kantari eibartarrak bere seigarren diskoa, “Ekilibrista” izenburuko lana aurkeztuko du datorren astean, eguaztenean, Donostiako Alde Zaharreko Liburutegian. Untzetaren biografia musikalean ohikoak diren estiloak eta eraginak biltzen ditu lan berri honek ere: rock amerikarra, bluesa, folka, countrya... Usurbilen Haritz Harreguy teknikariaren eskutik grabatutako lana da eta, Giovanni Zanon musikaki lagunaz gain, Karlos Arancegui eta Fernando Neira izan ditu lagun base erritmikoan.
Aurreratu dutenez, “entzule finak Tom Petty, Neil Young edo Bob Dylanen oihartzunak antzemango ditu melodia eta atmosfera ederrez beteriko kantu hauetan, baina, aldi berean, jabetuko da influentzia horiek guztiak bere nortasunaren galbahetik pasatzeko Untzetak beste behin erakusten duen trebezia eta heldutasunaz”.