Markos Untzetak kontzertua eskainiko du Ermuan zapatuan
                    2023/11/23
                    14:22
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Musikari eibartarrak ‘Ekilibrista’ diskoa aurkeztu zuen iaz eta zuzenekoekin ari da orain. Beraz, etzi, 20:00etan, Ermuko Lobiano kulturgunean arituko da Markos Untzeta eta hilaren 28an, 19:30ean, Bilboko Arriaga antzokian joko du.
              Untzetaren seigarren diskoa da ‘Ekilibrista’ eta bere ibilbidean zehar ohikoak diren doinuak dakartza oraingoan ere: rock amerikarra, bluesa, fola, countrya... Horrela, entzuleak Tom Petty, Neil Young edo Bob Dylanen oihartzunak antzemango ditu.
