Marrazketa-saioak egingo dira zapatuan Ipuruako Merkatu Plazan
Urban sketch eta giza-irudia lantzeko saioak egingo dira goizean eta arratsaldean, hurrenez hurren
2025/06/05
12:04
eta kitto!
Zapatuan marrazketa lantzeko aukera egongo da Ipuruako Merkatu Plazan. Bi saio eskainiko dituzte bertan, bata goizean eta bestea arratsaldean. Goizekoa 11:00etatik 13:00etara egingo da eta ‘urban sketch’ landuko da; arratsaldekoa, berriz, 19:30etik 21:30era egingo da, eta giza irudia lantzeko jam-sesioa izango da; hau da, zuzeneko musikarekin.
Parte-hartzea doakoa da eta Eibarko Artisten Elkartearekin elkarlanean egindako jarduera izango da. Hori bai, izena eman beharko da parte hartzeko, 614131174 telefonora deituta.