Marraztu dituzte Eibarko kaleetan abiadura murrizteko ikurrak
2021/04/09
10:20
eta kitto!
Martxoaren 15ean jarri zen abian neurri berria: herri barruan ezin da 30 km/h-ko abiadura gainditu. Gainera, lataforma bakarrekoak edo koexistentziakoak diren kaleetan, muga orduko 20 kilometrokoa da.
Udalak ezarritako aldaketa honen helburu nagusiak honako hauek dira: istripu kopurua murriztea, oinezkoentzat herri atseginagoa izatea eta kutsadurak behera egitea.
Arau orokor gisa, hirigune osoan abiadura-muga 30 kilometro ordukoa izan arren, neurria are murriztaileagoa da plataforma bakarreko Eibarko kaleetan (espaloiak eta galtzada maila berean dauden kaleetan eta koexistentziakotzat jotzen direnetan); halakoetan ezin da orduko 20 kilometro baino gehiagora zirkulatu. Azken neurri horrek kale hauei eragiten die: Toribio Etxebarria, Untzaga Plazaren albo bat, Egogain kaleko azken zatia, Fermin Calbeton eta Plaza Barriaren azken zatia, Estaziño, Zuloagatarren, San Agustin, Legarre kaleko zati bat, eta Errebal.