Martin Zalakain-en bigarren emanaldi bat egingo da Eibarren, sarrera guztiak saldu dira-eta
2018/03/19
20:12
eta kitto!
Martin Zalakain ikusteko sarrera guztiak bi egunetan saldu dira eta, hori ikusita, egunean bertan bigarren emanaldi bat egitea erabaki dute. Maiatzaren 19an, Coliseo antzokian, 19:00etan izango da lehen emanaldia (internet bidez sarrerak agortu badira ere, badakizue txarteldegian izaten dela sarrera gutxi batzuk gehiago erosteko aukera) eta bigarrena, berriz, 22:00etan. Bigarren emanaldirako sarrerak dagoeneko salgai jarri dira eta txarteldegian bertan edo Kutxabank bidez erosi daitezke.
Beraz, maiatzaren 19an Eibarko Udalaren eskutik eta Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen Euskal Jaiaren egitarauan sartuta, Martin Zalakain-en bi emanaldi eskainiko dira. Juan A. Urbeltz, Ander Lipus eta Harkaitz Canoren eskutik, eta Artedrama, Argia, Kezka, Duguna, Haritz, Maritzuli, Arkaitz, Gure-Kai eta Astigar taldeetako dantzari, aktore eta musikariekin Pio Barojak sortutako pertsonaiaren nondik norakoak kontatzen ditu Martin Zalakain, dantza, antzerki, musika eta literatura batzen dituen ikuskizunak.