Martxan da Errrigoraren udazkeneko kanpaina
Agerreko uzta, euskarari puzka Errigoraren udazkeneko kanpaina martxan dago, eta azaroaren 14ra arte egin ahal izango dira eskaerak errigora.eus webgunean. Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz. ...eta kitto!-k bi saski zozketatuko ditu kanpainak irauten duen bitartean. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar da azaroaren 14a
Aurreko astean aurkeztu zuten kapaina Bilbon. Iaz 10 urte bete eta gero berritasunekin dator aurten Errigora. Hiru saski egongo dira aukeran, hau da, lehengo formatura itzuliko dira. Dagoeneko ezagunak diren saski beltz (55 euro) eta berdeari ( 65 euro), zuria ordezkatuko duen saski gorria (75 euro) gehitu diote. Hori gutxi ez, eta saskietan bertan zenbait produktu berri sartu dituzte: Beltzea ilarrak eta tomate naturala, berdean txokopipitak eta gorrian ardo txuria, matekadak eta turroia. Horrez gain, saskiekin batera Agertuz karta jokoa eskatzeko aukera egongo da 5 euro gehiago ordainduta. Zehaztu dute jokoa gehigarri bat dela, ezingo dela soltean eskatu.