Martxoak 8ko egitaraua prest!
Datorren martxoaren 8an ospatuko da Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Martxoaren 8ko lan-taldeak egitarau oparoa antolatu du egunaren bueltan.
Osteguna 3
19:00: Berdintasunerako bide luzea. Euskadiko emakumeak XX. mendean erakusketa. Portaleko erakusketa-gelan
MARTXOAK 3 - 27 Erakusketa ikusgai
Egunak eta ordutegia: asteartetik igandera 18:30etik 20:30era. *Bisita gidatuak ere izango dira
Asteartea 8
Martxoaren 8ko mobilizazioekin bat
Asteartea 15
19:00: Erotik, berotik, zerotik helduentzako ipuin kontaketa. Arrate Kultur elkartearen topalekuan, Ixabel Agirresaroberen eskutik.
MARTXOAK 21-31
Itsaspeko bihotzak Areto Literarioa, erakusketa. Errebal Plazian, L.H.ko mailako haurrei zuzenduta.
Asteazkena 23
18:30: Andrezaharraren manifestua liburuaren aurkezpena eta solasaldia, Mariluz Esteban eta Ainhoa Aldazabalen eskutik. Portaleko Areto Nagusian
Osteguna 24
18:30: Emakumea eta Kirola: Eta orain zer? mahai-ingurua. Ipuruako prentsa-aretoan
Juan San Martin Liburutegiak, Berdintasuna Zerbitzua-Andretxea laguntzarekin, martxoaren 8ko irakurketa – gida eskuragarri du