Martxoaren 8aren inguruko artelanak gaurtik aurrera Topalekuan
Arrate Kultur Elkarteak Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen erakusketa kolektiboa gaur arratsaldean (barixakua, hilak 6), 19.00etan zabalduko dute Topalekuan. Martxoaren 8arekin loturaren bat duten artelanen artean orotariko lanak daude: olioa, zeramika, pastela, akuarela, ikatza… Artelanen bat ikusgai ipini duten artistak, berriz, hauek dira: Arantza Alvarez, Maite Arriaga, Charo Baglietto, Marian Basurto, Loli Blanco, Arrate Etxeberria, Elisabet Eguren, Esther Fernandez de Maruri, Esther Galarza, Oscar Garcia, Natalia Garrido, Oihana Lasuen, Esteban Oroz, Arrate Osoro, Mª Carmen Piriz, Ana Saiz, Jone Telleria, Maite Zubia eta Tarteka Sormen Espazioa. Hilaren 15era arte ikusgai egongo den erakusketa astegunetan 19.00etatik 21.00etara zabalduko dute eta asteburuetan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara.