Matrikulazio kanpainarako BIDEOA sortu dute Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan
                
                    2022/05/24
                    11:24
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Aste honetan zabaldu da hurrengo ikasturterako matrikulazio epea Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan. Izen-emateak Pegoran egin ahal izango dira, kontuan izanda epe ezberdinak daudela:
- Matrikula berritzeko epea: Maiatzak 23 – Ekainak 1
 - Lehenengo aldiz instrumentuan: Ekainak 6 – 10
 - Ikasle berriak: Maiatzak 23 – Ekainak 22
 
Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.
Hemen daukazue matrikulazio kanpainarako sortu duten bideoa: