Matsaria ingurua berroneratzeko pausoak ematen hasi da Udala

Matsaria ingurua berroneratzeko pausoak ematen hasi da Udala
2026/01/15 12:52
Silbia Hernandez

Aste honetan bertan jakinarazi dutenez, joan den abenduaren 30ean, Udalak ABC enpresak Matsarian zituen lokal zaharrak erosteko aukera-kontratua sinatu zuen, eta aurten erosiko du eraikina. Jarduketa Matsariako industrialdea berroneratzeko proiektuaren barruan sartzen da, Debabarrena Eskualdeko Plan Estrategikoaren testuinguruan, eta industrialdeko oinezkoen eta ibilgailuen arteko lotura hobetzea du xede. Adierazi dutenez, “Udalaren helburua industrialdea berroneratzea eta hobetzea da, batez ere hirigunetik hurbilen dagoen eremua”.