"Meetings at the Library", ingelesa praktikatzeko bilerak egingo dira udal liburutegian
2021/12/17
08:12
eta kitto!
Ingelesa modu informalean praktikatu nahi dutenentzako "Meetings at the Library" aldizkako bilerak antolatuko dira Eibarko Juan San Martin liburutegian, ingelesa praktikatu nahi duten pertsonek gaur egungo edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko aukera izan dezaten. Libututegitik adierazi dutenez, "asmoa jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea da eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa. Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabili daiteke Liburutegia, eta aldi berean, gizarte harremanak sustatzeko gunea izatea nahi dugu".
Dinamizatzaile lanetan Edward Merriman arituko da, eta eskatzen den hizkuntza maila gutxieneko elkarrizketa-maila B1 da. Plaza libreak daude, eta interesa izanez gero Liburutegian bertan galdetu daiteke, telefonoz (943708437) edo posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus).