Mek Eibar Eskubaloiak garaipen garrantzitsua lortu zuen Utebon (32-34)
Norgehiagokaren lehen erdian oreka nabarmena izan zen markagailuan eta jokoan. Bi taldeak txandakatu ziren markagailuan aurrea hartuz, baina bigarren zatira arte partiduak ez zuen benetako intentsitatea hartu. Eibartarrak lau gol atzetik joan ziren, baina, amore eman beharrean, Fernando Fernandezek zuzentzen duen taldeak bere indarra eta erabakitasuna erakutsi zue. Defentsan joko sendoagoa, erasoan eraginkortasun handiagoa eta atean lan nabarmena eginez, eibartarrek markagailuari buelta ematea lortu zuten partiduko une erabakigarrietan.
Azkenean, Mek Eibar Eskubaloia nagusitu zen, bere aldeko 32-34ko emaitzarekin. Garaipen horrek, sailkapen taulan hiru puntu emateaz gain, Ligako azken txanpari erabakitasunez aurre egiteko konfiantza eta motibazioa eman ahal dio Eibarko taldeari.