Mekola eta Arrate Bide arteko eskaileren lehen zatia itxita gaurtik aurrera

Mekola eta Arrate Bide arteko eskaileren lehen zatia itxita gaurtik aurrera
2023/07/10 12:40
eta kitto!
Mekola eta Arrate Bide lotuko dituzten bi igogailuetako lehena eraikitzeko obrak direla-eta, eskaileren lehen zatia, Mekolako 5. eta 6. zenbakien inguruan dagoena, itxita egongo da gaurtik obra amaitu arte.

Arrate Bidera edo Mekolako tarteko gunera joan nahi duten oinezkoek 6., 7. eta 8. zenbakien inguruan dagoen bidea erabili beharko dute eta, gero, eskaileren bigarren zatitik igo ahal izango dira Arrate Bidera iristeko.