Mekola eta San Juan arteko pasealekua berrurbanizatzeko lizitazioa, amaitzear
2025/11/24
11:45
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Udalak jakinarazi duenez, Mekola 6-8 eta San Juan 1-9 artean dagoen pasealekua berrurbanizatzeko proiektuaren lizitazioa azken fasean dago. Proiektuak 459.952,04 euroko aurrekontua du, eta inguruko irisgarritasuna, zoladura eta lurpeko azpiegiturak hobetzea ditu helburu.
Jarduketak espazio publikoen mantentze eta hobekuntzako udal-planaren baitan kokatzen dira. Udalak azaldu du pasealekua auzoen arteko lotura puntu garrantzitsua dela, jende askok erabiltzen duena, eta denboraren poderioz egokitzapena eta berritzea behar zituena.