Memoria eta dantza eskutik, Eibarko 61. Euskal Jaian

2026/06/01 12:53
eta kitto!

Eibarko 61. Euskal Jaiak memoria historikoa eta kultura herrikoia uztartu zituen zapatuan Untzaga plazan. Kezka dantza taldearen Gerrako gure ibilerak dantzan emanaldiak gerra garaiko kantuak, pasarteak eta oroitzapenak ekarri zituen ikusleen aurrean, dantzaren bidez belaunaldien arteko transmisioa eta oroimen kolektiboa aldarrikatuz. Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges eta Iraide Ansorenaren musikak lagunduta, hainbat herritako dantzariek parte hartu zuten memoria eta artea uztartu zituen ikuskizunean.

ARGAZKIAK: Pedro Elizondo, Ekhi Belar eta Irati Alvarez.