Mendi eta baserri auzoetako ibilbideak seinaleztatzea eta zakarrontziak ipintzea proposatu du EH Bilduk
2020/11/13
14:45
eta kitto!
Mendi eta baserri auzoetako sarbideetan informazio panelak eta zakarrontziak ipintzea eta Ibilixan proiektuan sakontzea eskatu du EH Bilduk. Diotenez, “pandemia garai honetan, kaletarrok mendi eta baserri auzoetara jo dugu berriz ere eta askotan kontzientzia falta nabarmena dagoela jakinarazi digute hainbat baserritarrek. Heziketa horretan laguntzeko, Eibarko mendi eta landa auzoetako sarreretan informazio panelak eta zakarrontziak jartzea eskatu dugu Udalean. Pandemia garai hau izan da eibartar askorentzat Eibarko landa auzoak ezagutzeko lehen aukera, baina askotan informazio egokia falta dela uste dugu. Gainera, denok ikusi ahal izan ditugu inoiz bide-bazterrak zaborrez beteta”. Hori dela eta egin dute proposamena.
Ingurumen teknikariak aztertzeko moduko gaia dela pentsatzen dute, baina honezkero hainbat ibilbide sarbide identifikatuta dituztela azaldu dute: “Txonta bukaeran San Salvadorrera bidean, Urki Kurutzekuan, Unbe inguruan, Ixua edo Usartzan adibidez. Hainbat informazio jaso dezakete panelek ere: natur gunera sartzen zarela, animaliak daudela, baserritarren eremuak, landaretza eta animaliak errespetatzea edo sortzen duzun zaborra zurekin bueltatzea, adibidez”.
EH Bildurentzat hau lehenengo pausoa izango litzateke, “ondoren, Ibilixan proiektuan sakontzea ondo egongo litzateke, bigarren lerroko ibilbideak proposatuz edo eibartarrek egiten dituzten ibilbide kuttunenak ezagutzera emanez”.