Mendi Tour zikloaren ikus-entzunezkoak ikusteko sarrerak zozketatu ditugu
Mendifilm jaialdiko lan onenekin emango zaie hasiera bihar Mendi Jardunaldiei
2026/02/16
17:26
Ekhi Belar Errasti
Bihar, otsailak 17, emango zaie hasiera Eibarko Klub Deportiboak antolatzen dituen Mendi Jardunaldiei. Hasteko, Mendi Tour zikloa izango dugu, Mendifilm jaialdi arrakastatsuaren ikus-entzunezko onenak ikusgai izango ditugularik, bihar eta otsailaren 19an, 18:30ean, Coliseo antzokian.
Sarrerak Coliseoko leihatilan edo Kutxabank bitartez erosi ahal izango dira 5 euroan, baina guk egun bakoitzerako sarrera bikoitza zozketatu dugu eta hauek dira irabazleak:
- Otsailaren 17rako: Tamara Vaquero eta Patricia Garcia
- Otsailaren 19rako: Maria Luisa Iturbe eta Mila Apellaniz
Zorionak! Sarrerak Coliseoko leihatilan eskuratu ahal izango dituzue zuen izenean.