Mendian korrika egiteko gonbitea hilaren 24rako
2014/12/22
00:00
eta kitto!
Klub Deportiboko mendi lasterketako Kalamua Korrikalari Taldeak mendi irteera antolatu du hilaren 24 goizerako eta baita interesatuta daudenei parte hartzera gonbidatu. “Gainera, mendian korrika egiten hasi edo kirol hau probatu nahi dutenentzat ibilbide egokia izango da, 10 kilometroko Topinburu eta Galdaramiño inguru hori teknikoki erraza delako”, antolatzaileen esanetan. Irteera 08.30etan egingo da Deporren parean.