Menu errazak egiten ikasi nahi dutenentzat sukaldaritza ikastaroa emango dute martxoan

Menu errazak egiten ikasi nahi dutenentzat sukaldaritza ikastaroa emango dute martxoan
2023/02/28 17:56
eta kitto!
Menu errezak, osasuntsuak eta azkarrak egiten ikasi nahi duten 18 urtetik gorako herritarrentzat “Menu errazak” izeneko ikastaroa antolatu du Udalak. Klaseak Kontent jatetxearen eskutik egingo dira, euskaraz, eta 12 orduko ikastaroa izango da. Martxoaren 14, 16, 21, 23, 28 eta 30ean izango da (martitzen eta eguenak), 18:30etik 20:30era. Izen-ematea martxoaren 1etik 8ra bitartean egin daiteke, esteka honen bitartez: https://formularioak.eibar.eus/eu/sukaldaritza2023-01. Prezioa 25 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat (50 eurokoa Eibartik kanpokoentzat).

Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.