Menu errezak, osasuntsuak eta azkarrak egiten ikasteko tailerra antolatu du Udalak

Menu errezak, osasuntsuak eta azkarrak egiten ikasteko tailerra antolatu du Udalak
2023/10/17 11:18
eta kitto!
Udalak 18 urtetik gorako herritarrentzat “Menu errazak” sukaldaritza tailerra antolatu du. Ikastaro honetan Kontent jatetxeko sukaldariek menu errezak, osasuntsuak eta azkarrak egiten irakatsiko diete parte-hartzaileei. Hamar orduko ikastaroa izango da eta klaseak azaroaren 14, 16, 21, 23 eta 28an (astearte eta ostegunak) izango dira, Portaleko 3. solairuan, 18:30etik 20:30era. Eibarren erroldatuta daudenentzat prezioa 25 eurokoa da (50 eurokoa Eibartik kanpo erroldatuta daudenentzat). Izen ematea datorren astelehenean, urriaren 23an hasi eta azaroaren 7an amaituko da eta https://formularioak.eibar.eus/eu/sukaldaritza2023-02 estekaren bitartez egin beharko da. Ikastaroa gazteleraz izango da.