Mercedes Kareaga Beka hutsik geratu da eta irailean kaleratuko da bigarren deialdia
2022/07/14
08:29
eta kitto!
Ikerketa-proposamen bakarra aurkeztu dute Mercedes Kareaga Bekarako eta epaimahaikideek, “sakon aztertu ondoren”, beka hutsik lagatzea erabaki dute “ez duelako berritasunik islatzen aurretik egin zen biografiarekiko eta iturri- eta datu-bilduma kontakizunera mugatu delako, ikerketa historikoari tarte gutxi utzita”, Ego Ibarrak jaso duenez.
Zabaldutako oharrean agertzen denez, “adituek azaldu zuten ikerketa historiko batean egin ezin daitezkeen akats metodologiko garrantzitsuak zituela protagonista ez baitu jarri historiaren erdigunean, gainontzeko gertaera historikoak ez ditu antolatu-eta protagonistaren inguruan; bat etorri ziren baita proposamenak originaltasun falta ere bazuela Mercedes Kareaga bezalako figura baten nortasun poliedrikoari heltzeko orduan”.
Gauzak horrela eta epaimahaiak jasotako akta aztertu ondoren, Ego Ibarra Batzorde Aholkulariak bekaren bigarren deialdia kaleratzea eskatu zuen. Deialdi berria irailaren 1ean hasi eta urriaren 31an amaituko da eta Udalaren webgunean aurkitu daiteke bete beharreko dokumentazioa.