Mercedes Kareaga Gisasolari buruzko liburua aurkeztuko dute datorren eguaztenean udaletxean
Argitalpena Mercedes Kareaga bekaren lehen edizioaren emaitza da, eta udaletxean aurkeztuko dute, 18:00etan.
2026/07/08
13:56
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Mercedes Kareagaren bizitza eta ibilbidea jasotzen dituen 'Mercedes Kareaga Gisasola (1908-1997)' liburua aurkeztuko dute uztailaren 15ean, eguaztenean, 18:00etan, Eibarko udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ekitaldia irekia izango da.
Argitalpena Mercedes Kareaga bekaren lehen edizioaren emaitza da. Beka horren bidez, Eibarko historian eta ondarean ekarpena egin duten emakumeen bizitza eta lana ikertu eta ezagutaraztea sustatu nahi da.
Mercedes Kareaga Eibarko gizarte-ekintzaile eta ongilea izan zen. Bere bizitzan zehar emakumeen eskubideen alde eta gizartearen aldeko hainbat ekimen bultzatu zituen; besteak beste, Goi Argi emakumeen elkartea, Eibarko Ongintza Patronatua eta Cayetano Careaga tailer babestuak.