Merkataritza arloan inbertitzeko dirulaguntza deialdi berria egin du Jaurlaritzak
2021/06/03
17:48
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak dirulaguntza programa berri bat jarri du abian, Merkataritza Establezimenduak Modernizatzeko asmoarekin (MEM 2021). Mota honetako laguntzak merkataritzaren lehiakortasuna hobetzera bideratuta daude, eraldaketa digitalean eta gaitasun profesionalen eta gestio-gaitasunetan arreta ipinita. Dirulaguntza guztiak saltoki txikietara bideratuta daude. Eskaera egiteko epea ekainaren 26ra artekoa da eta dirulaguntzaren zenbatekoa, berriz, egindako inbertsioaren %25 eta %40 artekoa (gehieneko dirulaguntza saltokiko 9.000 eurokoa izango da). Informazio guztia Interneten begiratu daiteke.