Merkataritza-ekipamenduaren sektorearentzat diru-laguntza eskaerak Eibarko Merkataritzako Bulego Teknikoan
2021/03/10
08:20
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadiko merkataritza-ekipamenduaren sektoreari zuzeneko laguntzak emateko deialdia egin du eta, eskaerak egiteko, Eibarko Merkataritzako Bulego Teknikora jo daiteke. Jakinarazi dutenez, diru-laguntza horiek jasotzeko interesa duten Eibarko, Ermuko, Elgoibarko, Soraluzeko eta Mendaroko merkatariek martxoaren 26a baino lehen ipini beharko dira kontaktuan bulegoko arduradunekin 943206669 edo 943254083 telefono zenbakietara deituta.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dutenez, diru-laguntzak martxoaren 30era arte eskatu ahal izango dira eta laguntza-programa berezi honek 15.800.000 euroko aurrekontua dauka.
Laguntzak eskuratu ahal izango dituzte beren konturako langileek edo langile autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek eta euskal txikizkako merkataritzako mikro-enpresek eta enpresa txikiek, baldin eta establezimendu espezializatuetan jantzien txikizkako merkataritza edo oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza egiten badute. Merkataritza-establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar du. Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa saltokian alta emandako langile kopuruaren arabera ezartzen da. Bederatzi langile arteko establezimenduek 4.000 euro jasoko dituzte, eta 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduek 4.500 euro.