Merkataritza modernizatzeko dirulaguntzak eska daitezke Merkataritzaren Bulego Teknikoan, barixakurako

Merkataritza modernizatzeko dirulaguntzak eska daitezke Merkataritzaren Bulego Teknikoan, barixakurako
2023/04/18 18:05
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 'Funts Teknologikoa' laguntza-programa bultzatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko. Europar Batasunak Next Generation funtsen bidez finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan sartzen dira dirulaguntza hauek eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza fiskala duten eta negozioaren jarduera nagusia 2009ko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN) 45., 46. edo 47. kodeetako jardueraren bat duten mikroenpresei, enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude.
Laguntza jaso ahal izango dute mikroenpresek, merkataritzako enpresa txiki eta ertainek, banaka edo beren elkarteen bidez, aurkezten dituzten eduki teknologiko, berritzaile eta iraunkorreko proiektuek, baldin eta merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragiten badute eta kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatzen badute, enpresak lehiakorragoak eta erresilienteagoak eginez.
Laguntzek eraldaketa digitalerako gastuak finantzatuko dituzte, salmenta-puntua eraldatzeko, iraunkortasunari eta ekonomia zirkularrari dagokienez, bai eta hornidura- eta trazabilitate-kateari dagozkion gastuak ere.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuei dagokien gutxieneko inbertsioak 1.500 euroko gutxieneko inbertsioa izan beharko du ETEentzat, zerga guztiak kenduta (BEZik gabe). Aurkezten diren fakturek 2023ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era arteko data izan beharko dute.
Dirulaguntza hauek tramitatu nahi dituzten establezimenduek Leire edo Iñakirekin harremanetan jarri beharko dute, Merkataritzaren Bulego Teknikoan, 943206669 edo 943254083 telefono zenbakietara deituta edo, bestela, info@eibarcentrocomercialabierto.com helbide elektronikoan, apirilaren 21a baino lehen, tramitazioa apirilaren 27a baino lehen egin ahal izateko.