Merkeago erosteko bono kanpaina hasiko da bihar
2016/11/06
22:52
eta kitto!
Eibar Merkataritza Gune Irekiak erosketa-bonoen kanpaina hasiko du bihar: 40 euro ordainduta, 50 euroko gastua egiteko erosketa-bonoa eskuratzeko aukera izango du hala nahi duenak. Aurreko kanpainetan bezala, bonoa erosi ahal izateko derrigorrezkoa da Eibarren bizitzea eta, hori konprobatzeko, bonoa erostera doazenei NAN erakusteko eskatuko dietela aurreratu dute. Pertsona bakoitzeko bono bakarra salduko dute. Bonoak erosteko EMGIren bulegora joan behar da (Untzaga Plaza, 7, Artola jatetxearen aldamenean). Salmenta bihar hasi eta bono guztiak amaitu arte egongo da martxan. Erosketak egiteko epea, berriz, bihar hasi eta azaroaren 30ean amaituko da.
Kanpainarekin bat egin duten 200dik gora establezimendutan egongo da bonoekin ordaintzeko aukera. Kanpainaren aurreko edizioetan ez bezala, oraingoan bonoak bereizteko hiru kolore ezberdin erabili dituzte: dendetan erabiltzeko txartelek kolore gorria dute; ostalaritzan erabiltzeko txartelek, berriz, urdina; eta gasolindegietan ordaintzeko balio dutenek berdea. Bonoa erosteko momentuan bezeroak zein kolore nahi duen azaldu beharko duela argitu dute kanpainako arduradunek.