‘Mierda de ciudad’, Euskal Rock Erradikalaren historia lantzen duen antzerkia egongo da barixakuan
2023/10/11
11:19
eta kitto!
Olatz Gorrotxategi dramaturgoak zuzendutako ‘Mierda de ciudad’ antzerkia edukiko dugu ikusgai barixakuan, 19:00etan, Coliseo antzokian. Bertan, Euskal Rock Erradikalaren historia kontatzen da, analogia gisa westerna eta kultura-kolonizazioa erabiliz.
Sortzaileek diotenez, “porrotari buruzko obra da”. Eszenatoki gainean hiru artista egongo dira (Aritza Rodriguez, Olatz Gorrotxategi, Marta Álvarez del Valle), Indi Costa arduratuko da ikus-entzunezkoaz eta Maitane Zalduegiren lana izan da mugimendu eszenikoa.
Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da (7 euro Coliseoaren Laguna txartela dutenetzat) eta Coliseo antzokian 17:30etik aurrera edo Kutxabank bitartez erosi ahal izango dira.