Miguel del Arcoren gaurko hitzaldiak inauguratuko ditu 38. Antzerki Jardunaldiak
2015/02/20
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 20) 19.00etan "¿Para qué sirve el teatro?" hitzaldi solasaldia eskainiko du Miguel del Arcok Coliseoan, Juan Ortegak aurkeztuko eta Juan Velazquezek koordinatuko duen ekitaldian. Hitzaldiak 38. Antzerki Jardunaldiak ofizialki inauguratuko ditu eta sarrera librea eta doan izango da. Miguel del Arco gaur egungo antzerkigintzako zuzendaririk txalotuenetako da. Ikuskizunaren munduan hogei urtetik gora daraman antzezle, zinema eta telebista gidoigile honek Kamikaze Producciones konpainia sortu zuen Aitor Tejadarekin batera eta ugariak izan dira arrakasta handiarekin antzokietara eraman dituzten antzezlanak. Max eta Ceres Sariak bereganatu ditu, Taules Sariarekin batera.