Mihiluze lehiaketaren aplikazioa IOS eta Android gailuetan deskargatu daiteke

Mihiluze lehiaketaren aplikazioa IOS eta Android gailuetan deskargatu daiteke
2023/10/16 18:02
eta kitto!
CodeSyntax enpresak Mihiluze aplikazioa edo app-a garatu du EITBrentzat. Azaldu dutenez, “euskara eta umorea ardatz dituen EiTBren Mihiluze lehiaketarentzat bereziki egina dago, eta sariak lortzeko eta taldeak osatzeko aukera dauka. Jendeak etxetik jokatzen duen bitartean, telebistako saioarekin batera, sofan daudenen artean lehena nor den ikusiko da egunero eta astero. Bai ala Bai saioa hasten denean jokatu ahal izango da”. Egunero ikusiko da zein den eguneko irabazlea, aplikazioan zein telebistan. Bestalde, aplikazioko jokoa saioarekin batera aktibatuko den arren, saioa ikusi gabe ere jokatu ahal izango da, edonondik. Aplikazioan, taldeak osatzeko aukera dago, eta bakoitzaren ebazpenak eta puntuaketak ikusteaz gain, taldeetako rankingak ikusteko aukera ere badago, ranking orokorraz gain.

App-a deskarga daiteke jada IOS eta Android gailuetan, App Store eta Google Play dendetan.