Mihiluze programa ikustera joateko gonbidapena

Mihiluze programa ikustera joateko gonbidapena
2023/09/04 15:05
eta kitto!
ETB 1 telebista kateko Mihiluze programa zuzenean ikusteko gonbidapena iritsi zaigu Eibarren Akebai plataformaren bitartez eta herritarren artean hedatu nahiko genuke. Saioaren grabaketa irailaren 14an egingo da, eguena, 10:30etik 17:00etara, eta tartean luncha egingo da. Gainera, autobusa antolatuko dute Eibartik joateko eta handik itzultzeko.

Mihiluze programara publiko gisa joan nahi izanez gero, eibarrenakebai@gmail.com helbidera mezua bidali beharko da izen eta abizenekin, eta zuekin harremanetan jarriko dira.