Mikel Oyarzabal eta Jon Gorrotxategi omenduko dituzte bihar udaletxean
Aurreskua eskainiko diete 20:15ean eta, gero, udaletxeko balkoira irtengo dira herritarrak agurtzera
2026/04/23
11:36
Ekhi Belar Errasti
Joan den zapatuan Kopa irabazi ondoren, Mikel Oyarzabal eta Jon Gorrotxaegi Realeko futbolari eibartarrek herrikideen omenaldia jasoko dute bihar, Eibarko udaletxean.
Jon Iraola alkateak jakinarazi duenez, 20:15ean aurreskua eskainiko diete Untzagan eta, gero, udaletxeko balkoira etorriko dira herrikideak agurtzera.