Mikel Oyarzabal herriko Seme Kuttun izendatzea proposatuko du Eibarko Udalak

Jon Iraola alkatearen berbetan, “hiriak enbaxadore bikaina du Mikel Oyarzabalengan”
Mikel Oyarzabal herriko Seme Kuttun izendatzea proposatuko du Eibarko Udalak
2026/07/21 12:06
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Udaleko gobernu-taldeak Mikel Oyarzabal herriko Seme Kuttun izendatzea proposatuko du biharko, uztailaren 22ko, Bozeramaileen Batzordean, Ohoreak eta Goraipamenak emateko Udal Araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela iritzita.

Udalaren berbetan, Eibarko futbolariak Munduko Txapelketan egindako lan bikainari erantzutera dator proposamena. "Mikel Oyarzabalek egindako lana ezinbestekoa izan da Espainiak Munduko Kopa irabazteko. Bere bost golak egin duen txapelketa bikainaren eta bere taldearekin erakutsi duen konpromisoaren isla dira", adierazi du Jon Iraola alkateak.

Iraolak gehitu duenez, “hiriak enbaxadore bikaina du Mikel Oyarzabalengan. Izan ere, futbolari aparta izateaz gain, pertsona bikaina da, kirolaren balio miresgarrienetako batzuk erakusten dituen kirolaria, besteak beste esfortzua, apaltasuna, errespetua eta konpromisoa".