Mikel Oyarzabal, munduko txapeldun
Munduko kopa altxatu du bart gauean Mikel Oyarzabal futbolari eibartarrak. Espainiako selekzioak 1-0 irabazi dio Argentinari Ferran Torresek luzapenean sartutako golari esker, eta horrela, futbolari batek lor dezakeen garaipenik handiena lortu du Oyarzabalek.
Hain zuzen ere, berak laga dio tokia zelaian Ferran Torresi. Txapelketa zoragarria egin du Oyarzabalek bost gol sartuta eta, finalean ere, hamaikakoan sartu du Luis De la Fuente entrenatzaileak. Finalean ez du golik sartu, baina lan eskerga egin du bere taldearen alde eta fruituak jaso ditu amaieran.
Partida hasi aurretik, Triku taberna kanpoan hainbat eibartar elkartu ziren Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko.
Udalak, ostera, pantaila erraldoia jarri zuen Untzagan partida jarraitzeko eta harmailak bete egin ziren. Berria hedabideak jakinarazi duenez, bi lagunek bengala batzuk piztu eta Espainiako bandera erre zuten.