Mikel Oyarzabal, Ipurua kluba eta Eibarko Klub Deportiboa Gipuzkoa Kirolak Sariak jasotzeko izendatu dituzte
Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak urte honetan nabarmendu diren probintziako kirolariei aitortza egingo die hilaren 20an, Gipuzkoako kirolaren galan. Bertan banatuko dira Gipuzkoa Kirolak Sariak eta kirolari izendatuak zeintzuk diren jakinarazi dute, tartean eibartarrek protagonismoa izango dutelarik.
Izendatuen artean bere gol erabakigarriarekin gizonezkoen futboleko Europako Kopa irabazi duen Mikel Oyarzabal, aurten 100 urte bete dituen Klub Deportiboa eta azken bi urteetan emaitza bikainak lortu dituen Ipurua klubeko gimnasia erritmikoko senior taldea (Nahia Arguiz, Indira del Pino, Haizeder Arguiz, Arrate Bascaran eta Naroa Alonso) daude.
Herritarren botoak
Herritarren Saria ere emango da eta, horretarako, gipuzkoarrok abenduaren 15era arte izango dugu botoa emateko aukera hemen.