Mikel Urkolak bere hirugarren diskoa argitaratu du: 'Hacia el Punto Omega'
Josu Muñoa musikagile bizkaitarraren laguntzarekin grabatutako diskoa ibilbide artistiko luze baten atal berria da. Urkolak azaldu duenez, “lana fedetik, hausnarketatik eta gizakiaren bide espiritualaren zentzua bilatzeko nahitik sortu da”.
Teilhard de Chardinen inspirazioan oinarrituta, abestiek tonu sakon eta itxaropentsua dute, gitarrak eta ahots beroak giro intimoa sortzen dutelarik. Diskoa Aita Frantziskori eskainia da, Urkolaren hitzetan “miserikordia eta apaltasunaren espiritua ordezkatzen zuelako”.
1961ean hasi zenetik, Urkola Eibarko musikaren erreferente bihurtu da. Bere estiloa xumea eta poetikoa da, eta hitzak dira bere kantuen arima. Lehenengo diskoak (Romántico y soñador) maitasunaren alde romantikoa jorratu zuen; bigarrenak (Los caminos del amor), gizakiaren emozioak. Oraingoan, maitasun espiritual eta unibertsala du ardatz.