Mikroenpresendako diru-laguntzak urriaren 31ra arte eska daitezke
2012/10/17
00:00
eta kitto!
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, Gipuzkoa ekiten duen lurralde gisa sustatzeko programaren baitan, Debabarreneko ekintzaileek eta 2009tik aurrera sortu diren mikroenpresek diru-laguntzak eskatzeko aukera dute, euren negozioa finkatzeko eta modernizatzeko proiektuetarako.
Diru-laguntzak %75erainokoak izan daitezke, eta kopuru hori %5 igoko da proiektua andrazkoek sustatzen badute, eta beste %5 jarduera "ekonomia berdea" delakoren barrukoa bada. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da eta interesa dutenek Debegesara jo dezakete informazioa osatzeko edota laguntzak tramitatzen laguntzeko (943820110 telefono zenbakira deituta edo ekintzaile@debegesa.com helbidera idatzita).