Milaka lagunek eskatu dute manifestazioan ostalaritza erreskatatzeko plana

Milaka lagunek eskatu dute manifestazioan ostalaritza erreskatatzeko plana
2020/12/01 10:06
eta kitto!
Milaka lagun irten ziren atzo eguerdian Untzagatik manifestazioan, Eibarko tabernariek eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak egindako deiari erantzunez. “Ezin dugu gehiago” goiburuari jarraituta egindako protestan, sektorearentzat erreskatea eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari, COVID-19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz sektoreak bizi duen egoerari ezin diotela eutsi gaineratuta. Bi pankarta nagusietan "Erreskaterik gabe, denok desagertzen gara" eta  "259 gau itxita, kalte ordainak orain" irakur zitekeen eta, besteak beste, ostalariek "dirulaguntza duinak” nahi dituztela, "limosnarik" ez dutela nahi berretsi zuten. Eibarren 155 establezimenduk egiten dute lan sektorean eta horiei lotutako lanpostu zuzenak 600 bat dira, "banatzaile eta beste batzuk kontuan hartu barik".

Ostalariek egindako adierazpenen arabera, "ezin dugu gehiago. Langileak, hornitzaileak, ostalariak... itota gaude! Badakigu osasun egoera larria dela eta neurriak hartu behar direla. Baina erabaki horiek laguntzekin batera bideratu behar dira. Ez dugu ulertzen zergatik guretzat, ostalarientzat, ez dagoen laguntza duinik. Langileok puntualtasunek kobratu behar dugu, eta %100ekoa. Gaur egungo ERTE sistema aldatzea eskatzen dugu, laguntza zuzenak behar ditugu. Alokairuen beherapena eta hipoteken ordainketak atzeratzea beharrezkoa da. Zergak eta tasak ezin ditugu ordaindu: 'Sarrerak 0, gastuak 0', orain arte jaso dugun gauza bakarra partxeak dira. Ostalaritzari ezarritako murrizketa berriekin, turismoa eta aisialdia desagertzeko arriskuan gaude. Ezin dugu gehiago".

https://youtu.be/1f4h3VotCRc

IMG_6958 IMG_6971 IMG_6989IMG_7021 IMG_7026