Millán Salcedoren ‘Preguntamelón’ ikuskizunak bigarren emanaldia izango du Coliseo Antzokian

Millán Salcedoren ‘Preguntamelón’ ikuskizunak bigarren emanaldia izango du Coliseo Antzokian
2026/02/17 15:55
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udalak jakinarazi du ‘Preguntamelón’ ikuskizunaren bigarren emanaldia antolatuko duela, lehen saiorako sarrerak oso denbora gutxian agortu direlako. Millán Salcedo umoregilea protagonista gisa duen emanaldia 2026ko martxoaren 13an izango da, 19:00etan, Coliseo Antzokian.

Ikuskizunak umorea eta gaurkotasuna uztartzen ditu, Salcedoren ibilbide profesionaleko pasadizoak eta bizipen pertsonalak oinarri hartuta. Bere estilo berezian, ironia, xarma eta bat-batekotasuna nahasten ditu, publikoarekin harreman zuzena sortuz. Emanaldian aurkezle batek ere parte hartzen du, ikuskizunari erritmoa eta dinamismoa emateko eta ikusleen parte-hartzea sustatzeko.