“Mindfulness. Arreta kontzientea” liburua aurkeztuko du egileak Armeria Eskolan
2020/09/17
11:07
eta kitto!
Irailaren 24an (eguenean) “Mindfulness. Arreta kontzientea. Jakinduria lortzeko zuzeneko bidea” aurkeztuko du egileak, 18:00etan Armeria Eskolan (sarrera doan, edukiera bete arte). Fernando Rodriguez Bornaetxea Psikologian doktorea da eta, horrez gain, Vispassana maisua eta Donostian dagoen Baraka Psikologia Integral Institutuko zuzendaria ere bada. Bere ustez izaki kontzienteagoak, solidarioagoak eta errukiorragoak bihurtzen gaituen gaitasunari buruz arituko da berbetan datorren asteko saioan. Gazteleraz ez ezik, gai horri buruz euskeraz idaztera ere animatu da.